“Amaiurri gustatu zitzaion Black Mirror-en atala, eta baita niri ere, nahiz eta agian ez lehenengo denboraldikoa bezainbeste. Gero Bechdelen Testa gainditzen ote zuen eztabaidatu genuen; Amaiurrek ez zekien zer zen. Alison Bechdel komikilariaren nolabaiteko arauak zirela azaldu nion, film bat ikusiko duen erabakitzeko. Kontua da ea filmak emakumeak egoki islatzen dituen edo ez. Hiru dira arauak: gutxienez bi emakumek agertu behar dutela, uneren batean elkarrekin hitz egin behar dutela, eta, hala gertatuz gero, ez duela beti gizonei buruz izan behar”

‘Bila’. Inon ez, inoiz ez. Iban Zaldua

Aski ongi azalduta dago zer den Bechdelen Testa Bila narrazioan. Beraz, emakumeak egoki islatzen dituzten hamar filmen zerrenda duzue hemen:

Mad max: Fury Road

Sufragistas

Carol

Mustang

The help (Criadas y señoras)

Kill Bill 1, Kill Bill 2

Little Miss Sunshine

Las vírgenes suicidas

Frozen

Thelma & Louise

Testa gainditzen duten film gehiagoren erreferentziak bilatzea erraza da sarean. Animo!