“Berebar tabernaren sarreran gizon txiki bat topatu nuen, te edalontzi erdi hustua eskuan. Aliou Koiate kora-jole ginearra zen, ezohiko afrikarra, isila, lotsatia, zintzo itxurakoa eta zintzoa benetan; eta, bitxiena: betaurrekoduna”

Sator lorratzak. Jon Arretxe

1994an heldu zen Rifetik Abdelkarim El Haddadi. Berak eta bere familiak sortu zuten Bere Bar taberna Bilbin. Amazigh hiztun hauek hasieratik jakin dute euren taberna inguruko kulturekin harremanetan eta elkarbizitzan jartzen.

Taberna gutxi izango dira Fermin Muguruzaren gisako musikari batek kanta bat egin diena. Baina, gure Berebarren kasua horixe da. Hauxe kantatu zion Ferminek: