“Dolores beti egoten da edozer kontatzeko prest, bereziki antzinako kontuak direnean. Bere espezialitatea da. Bittoriren espezialitatea atuna tomatearekin zen bezala”.

Amaren eskuak. Karmele Jaio

Bittoriren espezialitatea prestatu nahi baduzue, hona hemen errezeta goxo-goxo bat:

OSAGAIAK (4 lagunentzat):

  • 750 gramo atun
  • Bi piper berde
  • Tipula bat
  • Bi baratzuri
  • 400 gramo tomate natural txikitua
  • Irina
  • Oliba olioa
  • Gatza

NOLA EGIN:

1- Atuna puska ttiki eta antzekoetan moztu, azala kenduta. Gero, gatzatu.

2- Ondoren, irinetan bildu eta frijitu pixka bat. Ondoren, sukaldeko paperaren gainean jarri (olioa xurgatzeko).

3- Piperra eta tipula moztu, juliana erara. Baratzuria txiki-txiki egin eta dena su motelean potxatu.

4- Atuna eta tomatea gehitu. 25 minutuz utzi egosten, su motelean.

1314248400_131424_1314248400_noticia_normal