“Eta kezko ideiak izan litezke bukatzea ezinezkoa den esaldi perfektuegi bat, parabola matematiko baten pareko; izan liteke Brahms-en biolontxeloarentzako sonata bateko beherengo notaren marruskadura grabea gogorarazten duen berba bat; edo akaso izan liteke sentsazio bat, saihetsen posizioaren araberakoa esaterako”.

X hil da. Alaine Agirre

Johannes Brahms (Hamburg, 1833-Viena, 1897) konpositorea ekarri digu Alaine Agirrek X hil da liburuko lehen orrialdera. Konpositorea ez ezik, pianista ere izan zen Brahms. Erromantizismo garaian kokatzen da bere sorkuntza, eta erromantiko guztien artean, klasikoentzat jotzen dute bera. Bere sortzaile-bizimodu guztian fidela izan zen hasieratik landu zituen oinarriekiko.

johannesbrahms

Hayden, Beethoven eta Mozart izan ziren bere oinarriak. Bere sorterrian, Alemanian, ez zen oso apreziatua izan bere lana, eta horregatik, 1862an Vienara erbesteratzea erabaki zuen. Han sortu zituen bere sinfoniarik onenak eta bakarkako instrumentuentzako piezak (tartean, biolontxeloarentzako).

Orain, hartu tarte bat eta gozatu ia orduerdiz Brahmsek txeloarentzeko konposotatutako obra honetaz: