“Buru  barnea pantaila eginik, bata bertzeari kateaturik ageri ziren, zuri-beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara, eta haietan ni Buster Keaton nintzen, ziztu bizian emandako tren-makina geldiarazi nahi eta ezinean”.

Rock´n´roll. Aingeru Epaltza

Buster Keaton (Joseph Frank Keaton) zinema mutuko aktore, zuzendari eta gidoilari ezaguna izan zen. Eta ez da lehen aldia erakurleotara dakarguna… Goizalde Landabasok Babeserako kopia-ko poema baten bidez ekarri zigun… eta inoiz ez denez gehiegi Keaton zena gogora ekartzeko…