eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

amareneskuak

Iritzi trukea: ‘Amaren eskuak’

Karmele Jaioren liburu arrakastatsua da Amaren eskuak. Erakurketaren inguruko zuen iritziak jaso nahi ditugu… Zer moduzko irakurketa izan da? Agian aurretik ere irakurrita zenuten… beraz, zer deskubritu duzue berrirakurtzean? Ama eta amarekiko harremanak erabat presente daude eleberrian (Nerea-Luisa, Nerea bere… Jarraitu irakurtzen →

Karmele Jaio: “Normalean beti liburu bat baino gehiago izaten ditut mesanotxe gainean”

Karmele Jaio, hilabete honetako gure e-dazleak, erantzun du E-rantzuten testa. Jakin nahi zer kontatu digun? Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Normalean beti bat baino gehiago. Orain Lucía Berlinen Manual para mujeres de la limpieza; El cuadermo de Bento, John Bergerrena, eta… Jarraitu irakurtzen →

Neptunoren antzeko lagunak

“-Ez dituzu patatak jan behar? – galdetu dio Maitek, eskuan sardexka duela. Gorantz igo du eta itsasotik ateratako Neptunoren antza hartu dio Nereak. Bizarra falta zaio bakarrik”. Amaren eskuak. Karmele Jaio Mitologia erromatarreko jainkoa da Neptuno, itsasoarekin lotzen dena. Ur eta… Jarraitu irakurtzen →

Urkiolan, Anbotori begira

“Bere bizitzako oroitzapen gozoenetakoak datozkio burura Urkiolako kanpaldiaz pentsatzen, eta konturatu da ia ahaztua zuela bertan izan zela astebetez kanadar denda batean lo egiten, sutan janaria berotzen, lagunen batek ekarritako gitarraren doinuak lagunduta abesten”. Amaren eskuak. Karmele Jaio Urkiola Aita… Jarraitu irakurtzen →

Bittoriren espezialitatea: atuna tomatearekin

“Dolores beti egoten da edozer kontatzeko prest, bereziki antzinako kontuak direnean. Bere espezialitatea da. Bittoriren espezialitatea atuna tomatearekin zen bezala”. Amaren eskuak. Karmele Jaio Bittoriren espezialitatea prestatu nahi baduzue, hona hemen errezeta goxo-goxo bat: OSAGAIAK (4 lagunentzat): 750 gramo atun… Jarraitu irakurtzen →

Bihotzen Erregina

“Erdi-erdia, goiko aldean, Bittori dago, Luisa eta Dolores gazteen izeko, haien amaren ahizpa. Aliceren ipuineko erregina ematen du. Kokotza goian, sorbaldak atzean, ile zurea mototsean bildua”. Amaren eskuak. Karmele Jaio Istorioaren nondik norakoak, ziurrenik denok ezagutzen ditugu: Alicek lo hartzen… Jarraitu irakurtzen →

Frankfurteko izeko

“Izeko Doloresi deitu behar diola esan dio Lewisi. Bai, Frankfurten bizi den izekori. Xabierrek eta biek deitzea adostu zutela” Amaren eskuak. Karmele Jaio Izeko Dolores bizi den hiria Alemaniako bosgarren handiena da, 731.000 biztanlerekin. Europako bihotz finantzieroa bihurtzen dute bertan… Jarraitu irakurtzen →

Oxford, Nereak Lewis ezagutu zuen hiria

“Maiterekin batera ezagutu zuen Nereak Lewis Oxforden. Maite izan zuen bertan lagun, ikaskide, pisukide eta sostengurik sendoena. Askotan pentsatu du Maiteren sostengurik gabe nekez gaindituko zuela atzerrian igarotako urtea. Oxforden igarotakoa ez baitzen urte erraza izan Nerearentzat”. Akaso zuetako norbait… Jarraitu irakurtzen →

Kritikak: ‘Amaren eskuak’

Gaurkoan, hemerotekan bilaka aritu gara, Karmele Jaioren nobelak eragin z(d)ituen iritziak, kritikak eta sentsazioak erakurleei hurbiltzeko asmoz. Hona batzuk: Noticias de Gipuzkoa: Amaren eskuak (Iker Zaldua) Aizu!: Amaren eskuak (M. Egimendi) Litteraetxe: Amaren eskuak  Euskal Jakintza: Amaren eskuak. Karmele Jaio 

E-dazlea: Karmele Jaio

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970) narrazio motzak eta eleberrien idazle delako da ezaguna. 2004an argitaratu zuen bere lehen narrazio-liburua (Hamabost zauri) eta handik oso gutxira, Igartza Beka irabazita, Amaren eskuak eleberria. Harrera ona eta sari ugari jaso zituen liburu honek:… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑