eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

babeserakopia

“Literatura oso gauza minoritarioa da… Ez du esan nahi ezebez, soilik jende asko bizi dela plazer honi bizkarra emanda”

Goizalde Landabaso kazetaria da ofizioz. Gaur, erakurleak izan gara kazetari eta galdetzaile. Bera, fin erantzuten: Arratsaldean @GoizaldeL. #babeserako kopia irakurri dugu: poema bilduma hau urtetako lana izan da, edo azkarra? Urtetakoa. Nik txiri-txiri egiten ditut poemak; bildu, eta gero forma… Jarraitu irakurtzen →

Iritzi trukea: “Babeserako kopia”

Poemaz beti digu hilabete hau Goizalde Landabasok. Poema urbanoz. Eta hurbilekoz… Babeserako kopiak zer eragin du zugan, erakurle? Nola irakurtzen dituzu poesia liburuak? Zein izan da barruraino iritsi zaizun poema, esaldia…? Kontaiguzu!

Hip-hop bihotzak

MUNDUAK LABAIN Bira-biraka eta ezin gelditu ezin eutsi Oxinegoa ohi baino arinago dihoakit gorputzetik at ihes egiten duen presoaren antzeko abiaduran joan ere. Begirada non asaskatu ez daukat. Bihotzak 80 breakdance mugimendu egiten ditu taupadako. Hara joan nahi dut eta… Jarraitu irakurtzen →

Naufragoak

CRUSOE “Iparrorratz okerra dut, beti galtzen naiz. Ipar, Hego, Ekialde, Mendebaldea. Laurak  bat. Denborak ihes egiten dizula sentitzen baduzu ez nazazu itxaron. Nora ezak harrapatuko nau; enbatak, ezinegonak, apokalipsiak. Baina noragabea desagertuko da eta herstura ere bai. Gerra zauriak osatuta… Jarraitu irakurtzen →

Buster Keatonen soinua

ZINEAREN SOINUA “Malba maskala, zuri-beltzezko erretratuan aldarteak hartu didana. Marroixka hozkila, bihotzean uxatu ezin dezakedan gandua. Musker tartaina, gorputzak mudatu duen azala. Ikatz-marra, musugorriari gailendu zaiona. Uher azpildua, ezpainetakoak utzi didan lorratza. Beltzurdin metalikoa, zeruak soineratutako aurpegia. Nabar barrendua, begi… Jarraitu irakurtzen →

Hasierako hitzak, Vladimir Holanenak

Vladimir Holanen poema batekin hasten da Goizalde Landabasoren Babeserako kopia, Ana Isabel Moralesek -gure lagun zaharra!- euskara ekarria: “Igandez euria denean eta zu bakarrik eta lapurrik ere ez zure etxe irekira ez mozkorrik ez etsairik zuri ate joka; Igandez euria… Jarraitu irakurtzen →

Kritikak: “Babeserako kopia”

Hemerotekara jo dugu, kritikariek Goizalde Lanbadasoren poema liburuaz esandakoa biltzeko. “Bizitza desosegu” (Gara, Estibalitz Ezkerra) “Babeserako kopia” (Gaztezulo, Iraitz Ugalde) “Norberak gordetzeko” (Deia, Igor Estankona) “Bakardadea bakarrik” (Berria, Alex Gurrutxaga) “Poeten uharan” (Eibar.org, Jon Etxabe)  

Goizalde Landabaso: “Euskal liburu gomendagarriena ez dago. Liburu on eta bikain asko daude”

Goizalde Landabaso ere jarri dugu E-rantzuten testaren aurrean. Hementxe kontatu diguna! Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Roberto Bolañoren 2666. Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko zenukeen liburu hori idatzi duelako? Gorroto, ez dut inor gorrotatzen. Miresten dut eta batzuetan pentsatzen… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Goizalde Landabaso

Goizalde Landabaso Etcheverry (Bilbo, 1970) dugu hilabete honetako edazlea. Kazetaria ogibidez, Euskadi Irratian ezagutu dugu bere ahotsa. Gaur egun, Radio Euskadiko Iflandia magazinean dabil lanean. Txiolari emankorra dugu twitterren ere: jarraitu nahi baduzu, @goizaldeL da bere profila. Berria egunkarian ere jarrai… Jarraitu irakurtzen →

Erakurketa: “Babeserako kopia”

Bada poesiari narratibaren “senide ttikia” deitzen dionik. Guk, ez dugu hala denik uste, baina badakigu irakurleriaren gehiengoak ez duela poesia irakurtzeko ohitura handirik. Horregatik, hilabete honetan erakurleok poema liburu batera hurbilduko gara: Goizalde Landabasoren Babeserako kopia (Elkar, 2015). Goizalde Landabasoren… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑