eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

Edazlea

E-dazlea: Jon Arretxe

Hilabete honetako e-dazlea Jon Arretxe Perez (Basauri, 1963) dugu. Euskal  nomada dugu ia, Gasteizen bizitu ondoren, gaur egun Arbizun (Nafarroa) bizi baita. 1991n argitaratu zuen bere lehen liburua, eta ordutik, 20 lan baino gehiago idatzi ditu. Horietako asko, bidaiak edota… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Aingeru Epaltza

Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) idazle eta itzultzailea da. Itzultzailea da ogibidez ere, Nafarroako Parlamentuan. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile izan da: Noticias de Navarra, Argia, Euskalerria Irratia… 80. hamarkadan hasi zen bere lan literarioak argitaratzen, Korrok fanzinean…. Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Lourdes Oñederra

Lourdes Oñederra donostiarra filologoa (eta EHUko irakaslea) eta euskaltzaina da (2007az geroztik). Gaztetatik literaturzalea eta idazteko joera izan omen zuen, baina Filologia ikasketa bukatutakoan sortu omen zitzaion idazteko kontzientzia. 1999an argitaratu zuen bere lehenengo nobela: Eta emakumeari sugeak esan zion…. Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Bea Salaberri

Bea Salaberri Larre: Hilabete honetako edazlea baxenafartarra dugu (Donamartiri, 1979), nahiz eta Baionan bizi den. Euskal filologia ikasketak egin ondoren, AEK-ko didaktika sailean aritzen da egun. Argian kolaborazioak egin izan ditu, baina zuzen-zuzenean bere jarduna jarraitu nahi baduzue, twitterreko @beatxo… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Patxi Zubizarreta

Hilabete honetako edazlea Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) dugu. Haur eta gazte literaturako sortzaile izan da batez ere, baina helduentzako ere idatzi du. Itzultzaile gisa ere aritutakoa da. Berari zor dizkiogu Printze txikia eta Mila eta bat gauak euskaraz. Bibliografia luzea… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Goizalde Landabaso

Goizalde Landabaso Etcheverry (Bilbo, 1970) dugu hilabete honetako edazlea. Kazetaria ogibidez, Euskadi Irratian ezagutu dugu bere ahotsa. Gaur egun, Radio Euskadiko Iflandia magazinean dabil lanean. Txiolari emankorra dugu twitterren ere: jarraitu nahi baduzu, @goizaldeL da bere profila. Berria egunkarian ere jarrai… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Alaine Agirre

Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990) 2013an argitaratu zuen bere lehen liburua: Nire potxolina maitea. Haur eta Gazte literaturako lana izan zen, eta ordutik, sail horretan beste bot lan argitaratu ditu. Horietako bik sona handiko sariak jaso dituzte: Lizardi Saria Hau ez… Jarraitu irakurtzen →

E-tzultzailea: Ana Isabel Morales

Hilabete honetan Jane Austenez gain, badugu beste protagonista bat: Ana Isabel Morales. Itzultzaile bilbotarrari esker irakur dezakegu Harrotasuna eta aurrejuzguak euskaraz, eta bera hobeto ezagutzeko Elearazi blogeko Itzultzaileak mintzo atalean Danele Sarriugartek egindako elkarrizketa mamitsu eta interesgarria hona ekartzea erabaki… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Jane Austen

Hilabete honetako edazleak beste herrialde batera eta beste garai batzuetara bidaiatzeko aukera emango digu. Jane Austen (Steventon, 1775-Winchester, 1817) 18. mendeko Ingalaterrako landa-giroa hoberen deskribatu -eta kritikatu- zuen idazleetako bat izan zen. Maiz, emakumeek bizi zuten dependentzi egoera izaten zuen hizpide… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Karmele Jaio

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970) narrazio motzak eta eleberrien idazle delako da ezaguna. 2004an argitaratu zuen bere lehen narrazio-liburua (Hamabost zauri) eta handik oso gutxira, Igartza Beka irabazita, Amaren eskuak eleberria. Harrera ona eta sari ugari jaso zituen liburu honek:… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑