eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

harrotasuna

Ana Isabel Morales: “Biba Jane Austen!”

Ana Isabel Morales pantaila aurrean eseri dugu, kafe bat eskuan, erakurleon galderak erantzuteko. Erraza al da #harrotasuna eta aurrejuzguak bezalako liburu klasiko bat itzultzea? Karkar. Klasikotasunak bere abantaila eta desabantaila du: abantaila=oso aztertuta egotea eta desabantaila=erantzukizun handia. Euskarara itzultzeko ere… Jarraitu irakurtzen →

Iritzi-trukea: ‘Harrotasuna eta aurrejuzgua”

Ziurrenik, gutako asko ez gaude ohituta garai bateko klasikoak irakurtzera. Jane Austenek idatzi eta Ana Isabel Moralesek euskara ekarritako Harrotasuna eta aurrejuzgua aitzakia ederra polita izan da bai klasikoetara hurbiltzeko, eta baita itzulpen bat irakurtzeko ere. Eta zuek, erakurleok… Gustura… Jarraitu irakurtzen →

Ana Isabel Morales: “Irakurle sibarita naiz: ez dut sentitzen batzuek aipatzen duten presioa, eguneratuta egotekoa”

Hilabete honetan, Ana Isabel Morales itzultzaileak erantzun digu e-testa! Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Poesia ingeleseko bi antologia: A Pocket Book of Modern Verse eta Immortal Poems of The English Language (batzuentzat anatema dira, baina niri asko gustatzen zaizkit antologiak)… Jarraitu irakurtzen →

Brighton, liluren hiria

“Lydiaren irudimenean Brightoneko egonaldi batek zorion lurtar guztietarako aukerak biltzen zituen… Kanpamenduko loria guztiak ikusi zituen; dendak, lerro berdin-berdinen edertasunean, aurrerantz hedatzen ziren gizon gazte eta alaiez bete-beterik, eta gorriminaren gorriminaz bristadaka; eta ikuskaria osatzeko, bera denda baten estalpean jezarrita,… Jarraitu irakurtzen →

Karta-jokoak, denborapasa

“Zaldunak haiekin elkartu eta tea amaitu zutenean, jokorako mahaiak atera zituzten. Lady Catherine, Sil William, eta Collins jaun-andereak quadrillerako eseri ziren; eta De Bourgh andereñoak cassinoan jokatzea aukeratu zuenez, neska biek Jenkinson andereari damaren taldea osatzen laguntzeko ohorea izan zuten”… Jarraitu irakurtzen →

Ragout-zaleak

“Hurst jaunari zegokionez, gizon sorgorra zen, jan-edana eta karta jokoa bizitzako min eta mamin zituena, eta Elizabethek ragouta baino jaki soilak nahiago zituela jakin zuenetik, neskarekin berba modurik eduki ez zuena” Harrotasuna eta aurrejuzguak. Jane Austen (itzultzailea: Ana Isabel Morales)… Jarraitu irakurtzen →

Longbourn, fikziozko herri bat mapa errealean

“Catherine eta Lydiak uneoro euren ondoan laguna izateko besteko zoriona izan zuten, eta hori zen dantzaldi batean artean zeukaten kezka bakarra. Hortaz, gogaldi onean itzuli ziren Longbournera, hau da, haiek bizi ziren herrira, non bizilagunik goienak eurak ziren”. Harrotasuna eta… Jarraitu irakurtzen →

E-tzultzailea: Ana Isabel Morales

Hilabete honetan Jane Austenez gain, badugu beste protagonista bat: Ana Isabel Morales. Itzultzaile bilbotarrari esker irakur dezakegu Harrotasuna eta aurrejuzguak euskaraz, eta bera hobeto ezagutzeko Elearazi blogeko Itzultzaileak mintzo atalean Danele Sarriugartek egindako elkarrizketa mamitsu eta interesgarria hona ekartzea erabaki… Jarraitu irakurtzen →

Erakurgaia: ‘Harrotasuna eta aurrejuzgua’

Ingalaterrako literaturako klasiko izendatu dezakegu hilabete honetako erakurgaia. 1813an argitaratu zuen lehenengoz Jane Austenek, bere izena jarri gabe. Historiako lehenengo nobela erromantikoetako bat izan omen zen eta Jane Austenen liburu guztien artean, ezagunena da. Ezkontza, aberastasuna, gizarte-maila eta norbere buruaren… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Jane Austen

Hilabete honetako edazleak beste herrialde batera eta beste garai batzuetara bidaiatzeko aukera emango digu. Jane Austen (Steventon, 1775-Winchester, 1817) 18. mendeko Ingalaterrako landa-giroa hoberen deskribatu -eta kritikatu- zuen idazleetako bat izan zen. Maiz, emakumeek bizi zuten dependentzi egoera izaten zuen hizpide… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑