eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

Inonez

E-ritzi trukea: ‘Inon ez, inoiz ez’

Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez narrazio liburua irakurri ondoren: – Zer sentsazio geratu zaizu? – Narrazioren bat(zuek) bereziki atentzioa deitu dizute? Zergatik? – Tamaina egokia al dute narrazioek? (alegia, batzuk luzatzeko beharra sentitu al duzu?) Truka ditzagun gure e-ritziak!

Iban Zaldua: “. Nire DNA ipuinaren generoarekin hobeto datorrela bat iruditzen zait. Auskalo zergatik”

Iban Zaldua idazlea elkarrizketatu dugu txiolarion artean, Inon ez, inoiz ez ipuin liburuaren harira. Hementxe duzue 140 karaktereko galderek eta erantzunek utzi diguten elkarrizketa mamitsua: Zure literatura ere “mingarriki autobiografikoa” al da? Literatura guztia da autobiografikoa, neurri batean. Baina soilik… Jarraitu irakurtzen →

‘Inon ez, inoiz ez’-en musika banda

Inon ez, inoiz ez narrazio liburuak musika banda aberatsa du. Irakurtzen aritu garen bitartean, horietako batzuk elkarbanatu ditugu gure twitter sarean. Baina zerrenda osoa entzun nahi al duzu? Hementxe duzu ba. Gozatu!

Bechdelen testa gainditzen duten 10 film

“Amaiurri gustatu zitzaion Black Mirror-en atala, eta baita niri ere, nahiz eta agian ez lehenengo denboraldikoa bezainbeste. Gero Bechdelen Testa gainditzen ote zuen eztabaidatu genuen; Amaiurrek ez zekien zer zen. Alison Bechdel komikilariaren nolabaiteko arauak zirela azaldu nion, film bat… Jarraitu irakurtzen →

Garairik ederrenak

“- Toki honek Belle Epoqueko garaira garamatza, Gerra Handia baino lehenagoko bohemiara… -dio erakusmahaiaren gainera makurturik eta begiak koparen ertzera hurbildurik. -Zuk badiozu… – Hori da espero dudana, gutxienez. Ez dakit zenbat gehiago edan ahal izango dudan”. ‘Zapateria beltran, café… Jarraitu irakurtzen →

Alma Mahlerren antza duten emakumeak

“Ez dut gauza handirik gogoan, egia esan behar badizut, eszena batzuk baino ez. Batean, hobekien oroitzen dudanean, Alma Mahler agertzen zen, baina ez zen Alma Mahler bera, baizik eta antzeko emakume bat, ez dakit ulertzen didazun… Ez dakit zergatik lotzen dudan… Jarraitu irakurtzen →

Risottoa gosea kentzeko

1’”Nahi al duk zer edo zer jateko?” galdetu dio begiak liburutik altxatu gabe, “sukaldean risotto pixka bat utzi diat, berotu besterik ez duk. Ez, Josebak ez du gogorik; makinako sandwich bat jan du ikastaroko atsedenaldietako batean’ ‘Erorialdia’. Inon ez inoiz… Jarraitu irakurtzen →

Emakumeak gerra zibiletan

‘Erreketeen artean emakume bat ikusi nuela ihesi, mosketoia eskuetan, atzera begiratu nuen une haietako batean. Barre egiten didate besteek. “Gonaz jantzita al zebilen?”. “Adats luzea al zeukan, edo mototsak?”. “Rougearen distira sumatu zenion ezpainetan, ala?”…”Margarita bat, frontean? Fakziosoek ez lukete… Jarraitu irakurtzen →

Eugiko urtegia

“- Angel Mari naizela, ama, zure seme gazteena. Eta ez gara sekula elkarrekin egon Lekeition. Gu Eugira eramaten gintuzuen oporretan, urtegi ondoko hotel horretara, ez al zara oroitzen?” “Ama”. Inon ez, inoiz ez (Iban Zaldua) EUGI Nafarroako Esteribar bailarako herri… Jarraitu irakurtzen →

Hain zuzen ere… revisited

“Han jatea ez zen bat-bateko abertzalealdi baten ondoriozko guraria, ez funtsean behintzat, nahiz eta, euskal arimaren barrunbe hondogabeen natura misteriotsua kontuan izanda, ez dagoen inoiz jakiterik. Nirea apeta literarioa zen: “La côte basque”, jatetxe baten izena izateaz gain, Truman Capoteren… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑