eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

Kristalezkobegibat

Iritzi-trukea: ‘Kristalezko begi bat’

Miren Agur Meabek berak idatzita utzi zuen Kristalezko Begi bat-en AZKEN BURUAN honako hau: “Baliteke idazki honi eguneroko intimo baten kutsua hartzea. Horrek baditu bere arriskuak, eta izango ditu bere ondorioak”. Erakurle, zuen ustez zein arrisku hartu ditu idazleak liburu… Jarraitu irakurtzen →

Harrizko emakumeak

ISPILUA “Liburu baten azalari begira nago, Damen hiria, 1405ean Christine Pizan-ekoak idatzia. Egileak hiri menderagaitz bat deskribatzen du, haren harriak iraganeko emakumeak direlako” Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe CHRISTINE PIZAN-ekoa (Venezia, 1364-Poissy, 1430). Erdi Aroko idazle gizonezko guztien artean, ahotsa… Jarraitu irakurtzen →

Taupada bakoitzaz… Kukutza

“URRIAREN 7A: Kontatu dit Ertzaintzak Kukutza gaztetxea indarrez hustu zuela pasa den astean. Bestelako albisteei ez diet arreta-zipitzik eskaini… Ondo dabilela jakitearekin aski daukat” Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe Kukutza Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea da. Hiru garai izan ditu,… Jarraitu irakurtzen →

Szymborskaren barkamena

KALENDULEN HILABETE: “Neu ere Szymborskarekin: barkatu, lekutako gerrak, etxera loreak ekartzeagatik” Wislawa Szymborska (Kornik, 1923-Krakovia, 2012) Nobel sariduna izango da, ziurrenik, poeta poloniar ezagunenetarikoa mundu zabalean. Haurra zela Krakoviara joan zen bizitzera familiarekin, eta hantxe egin zituen ikasketak (Hizkuntza eta Literatura,… Jarraitu irakurtzen →

Horma arteko Kasandrak

AUTOERRETRATUA: “Lilurakeriak esanahiz hornitzen ditut, lau horma arteko Kasandra baten erara” Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe KASANDRA, mitologia grekoan Troiako errege-erregina Hekuba eta Priamoren alaba zen. Apolorekin sexu harremanak izatearekin truke, etorkizuna ikusteko dohaina eskuratzea adostu zuen. Baina dohainaren… Jarraitu irakurtzen →

Izpi berdea

“Duna baten gainaldean eraikita dago Le Rayon Vert” “Etxeari izen hau zergatik jarri ote zioten ez dakit. Izpi berdea Vernere liburu bat da, oinarria fenomeno optiko erreal bat duena” Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe Le Rayon Vert 1882an argitaratu… Jarraitu irakurtzen →

Miren Agur Meabe: “Udan hondartzan goizean goizetik irakurtzea da nire bizio gozatsuenetako bat”

Miren Agur Meabek E-rantzuten testean hauxe kontatu digu: Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Bat ere ez, ohean ez dudalako irakurtzen. Gauerako nekatuegi dauzkat begiak, eta ezin dut leitu. Salan, berriz, pilo ederra izaten dut. Gehienetan bi libururekin ibiltzen naiz aldi… Jarraitu irakurtzen →

Hopperren emakumeak

“Aurpegia estaltzen duzu eskukekin. Hopperren pinturetako emakumeen parekoa da zure itxura horrelakoetan… Zer emakume horiengan aurkitzen badut neure islarik doiena? Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe. Edward Hopper (Nyack, 1882-New York, 1967): Margolari estatubatuarra, gizarte garaikide amerikarraren bakardadea margotu izanagatik sonatua…. Jarraitu irakurtzen →

‘Kristalezko begi bat’, kritikarien begietatik

Kristalezko begi bat-ek kritikoen arreta bereganatu zuen. Hauexek esandako batzuk (badaude eta gehiago!): Hasier Etxeberria, Zu Zeu: “Nik dakidala, sekula ez da ikusi halakorik gurean. Ez ar eta ez eme, boligrafoa eskutan harturik, edo idazmakina edota ordenadorea, halako aitortza handirik… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Miren Agur Meabe

Hilabete honetako e-dazlea Miren Agur Meabe Plaza dugu (Lekeitio, 1962). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasketak egin ondoren, irakasle aritu zen zenbait urtez lanean eta gero, Giltza-Edebe editorealeko ordezkari izan zen Euskal Herrian. Lan hori utzi zuen 1992an, literaturara bideratzeko. Poesia,… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑