eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

laranja1

Iritzi-trukea: “Laranja bat zaborretan”

Lakilariron lakiron… Patxi Zubizarretak Kairora eraman gaitu Laranja bat zaborretan-ekin. Karabinoren istorioa Bibliako istorioekin, ametsekin, ipuin-kontalariekin nahasi zaigu, zabalinen eta Kairo Berriko bizimodu hain desberdinen artean. Gustura irakurri duzue? Sentitu al duzue zuen burua Mila eta bat gauen liburuan? Zer… Jarraitu irakurtzen →

Liburu musikatua

Laranja bat zaborretan liburu musikatua dela esan dezakegu. Eta ez soilik ilustratua. Al-Qaraba hilerriko itsu kontu-kontalariak kontatzen dituen istorioek badute, guztiek, bere kantua edo bere ipuin kontatua. Entzun nahi dituenak, hementxe ditu.

Tea edatea baino gehiago

“Teak erre egiten zuen, bai, baina oso gozo zegoen. Azukre garratzagorik!” Laranja bat zaborretan. Patxi Zubizarreta Tea hartzea edari bat zurrupatzea baino askoz gehiago da herrialde arabiarretan: erritual bat. Tea eguneko edozein garaitan hartzen da Magrebeko herrialdeetan, eta abegiaren eskertza… Jarraitu irakurtzen →

Zabor-biltzaileen hiria

“Mokattam, gure auzunea, asto batek asfaltoan kraskatutako intxaur baten antzekoa da. Kras-kras. Eta nik lehenbailehen atzean utzi nahi izan ditut satsak eta kiratsak, zakur argalak eta oilo gosekilak. Eta, Kairora bidean, zaborretara doan lehen kamionetak aurreratu nauenean, ez bat eta… Jarraitu irakurtzen →

Patxi Zubizarreta: “Nire gustuko liburuek fado ahairea dute, edo bossa novarena”

Patxi Zubizarreta Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Julia Butterflyren El legado de Luna amaitu berritan, Najat El Hachmiren Azken patriarka nobela daukat zain. Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko zenukeen liburu hori idatzi duelako? Aipamenetan hasiz gero, ez nuke amaituko,… Jarraitu irakurtzen →

Kritikak: “Laranja bat zaborretan”

Patxi Zubizarretaren lana eskuartean dugun honetan, kritikak Laranja bat zaborretan-i buruz esandakoa bildu dugu. Ea hilabete bukaeran ados gauden! Nola hemen halara kairon ere (Edorta Jimenez, Deia): “Laranja bat zaborretan honen alderdi grafikoa ikusita, gazte-literaturako bildumaren batean plazaratzea ez ote… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Patxi Zubizarreta

Hilabete honetako edazlea Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) dugu. Haur eta gazte literaturako sortzaile izan da batez ere, baina helduentzako ere idatzi du. Itzultzaile gisa ere aritutakoa da. Berari zor dizkiogu Printze txikia eta Mila eta bat gauak euskaraz. Bibliografia luzea… Jarraitu irakurtzen →

Martxoko erakurgaia: “Laranja bat zaborretan”

Patxi Zubizarreta idazleak iaz argitaratu zuen Laranja bat zaborretan izango dugu martxoko erakurgaia. “Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑