eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

Laurakanpoanda

Iritzi trukea: ‘Laura kanpoan da’

Musikaren bi alde erabat ezberdin ekarri dizkigu Jabier Muguruzak Laura kanpoan da liburuko bi narrazioetan: batetik, musika-parranda-lagunartea biltzen dituen koadrila baten ibilerak liburuaren izenburua daraman narrazioan, bestetik Nestor pianistaren momentu gazi-gozoak Mont-de-Marssan narrazioan. Ze melodia/doinu/sentsazio utzi du zugan liburu honek?

Lauraren soinu banda

Laura kanpoan da gisako liburu batek, hainbeste musikari biltzen dituena -izan errealak Jabier Muguruza idazlea bera bezala- edo izan fizkiozkoak, Nestor eta konpainiaren gisa, ezinbestekoak dira, ia, musika aipamenak. Hona hemen Laura kanpoan da-ren soinu banda

Itoiz desolatio

“Halako batean Txemak behin, duela urte asko, erosi eta etxera eraman zuen disko baten letra etorri zitzaion burura. Honela esaten zuen orain gogoratzen zuenez: Esaten du ene hiztegi batek desolamendu hitza latinezko desolatio hartatik datorrela, jenitiboz desolationis… Ezin zuen gehiago… Jarraitu irakurtzen →

‘Rayuela’, Lauraren irakurgaia

“Emazteak bazeukan, ohi bezala, liburu bat mesanotxe gainean, eta azken gauetan zein liburu klaserekin ari zen jakiteagatik esku artean hartu zuen. Titulua irakurri zuen, kuriositatez: Rayuela zuen izena liburukoteak eta oso denbora gutxian lortu zuen Markos aspertzea. Kosta egiten zitzaion… Jarraitu irakurtzen →

Jabier Muguruza: “Entseguak gero eta gehiago irakurtzen ditut”

Jabier Muguruzak e-rakurleon testa erantzun digu. Jakin nahi zer kontatu digun? Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? La lengua absuelta, Elias Canettirena. Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko zenukeen liburu hori idatzi duelako? Gorrotoa ez da lagun ona. Ez dizu laguntzen… Jarraitu irakurtzen →

Kritikak esan zuena

Laura kanpoan da duela 15 urte pasatxoko liburua da. Hauexek izan ziren bere garaian jaso zituen kritiketako batzuk: Ez da ezer gertatzen, Igor Estankona (Deia) Kantu galduaren bila, Markos Zapiain (Euskaldunon Egunkaria) Besteena hobea ei delako, Arantza Etxebarria (Idatz&Mintz)  … Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Jabier Muguruza

Jabier Muguruza Ugarte (Irun, 1960) aski ezaguna da batez ere euskal musikaren munduan Kortatu, Zarama, Delirium Tremens, Le Mecaniciens, Joxe Ripiau edota bakarlari gisa egin duen ibilbidearengatik. Hala ere, idazle ere badugu Jabier. Emak Bakia literatur kluba eta Gartzia fanzinearen… Jarraitu irakurtzen →

Ekaineko e-rakurgaia: ‘Laura kanpoan da’

Ekaina iritsi zaigu eta, ikasturte bukaerarako Jabier Muguruzaren Laura kanpoan da aukeratu dugu. Muguruzak helduentzako idatzitako bigarren liburua dugu hau, “bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana du kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea…. Jarraitu irakurtzen →

Janis Joplin eta beste kantu batzuk

Kristalezko begi bat literatutari buruzko erreferentziaz beteta dago (idazle, obra, poema, aipu…), baina musikak ere badu bere espazioa gezurretazko autobiografia honetan. Musika banda honetan, izen bat azpimarratzekotan, Janis Joplinena (1943-1970) egin beharko genuke. Rockaren legenda eta 60. hamarkadako kontrakulturaren ikonoa izan… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑