eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

Orokorra

E-rakurgaia: “Sator lokatzak”

Ikasture berri honi ekiteko, Jon Arretxeren azken liburua aukeratu dugu: Sator lokatzak. Arretxek Touré detektibearen bosgarren istorioa dakargu, berriz ere Bilbo dugu eszenatoki, San Frantzisko auzoa zehazkiago, “Afrika txikia” ere deitzen diotena. Ez dugu misterioa argituko hemen, baina Arretxek berak… Jarraitu irakurtzen →

Martxoko erakurgaia: “Laranja bat zaborretan”

Patxi Zubizarreta idazleak iaz argitaratu zuen Laranja bat zaborretan izango dugu martxoko erakurgaia. “Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriaren ordez zakarrontziak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz… Jarraitu irakurtzen →

E-ritzi trukea: ‘Inon ez, inoiz ez’

Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez narrazio liburua irakurri ondoren: – Zer sentsazio geratu zaizu? – Narrazioren bat(zuek) bereziki atentzioa deitu dizute? Zergatik? – Tamaina egokia al dute narrazioek? (alegia, batzuk luzatzeko beharra sentitu al duzu?) Truka ditzagun gure e-ritziak!

E-dazlea: Iban Zaldua

Iban Zaldua idazle donostiarra da. Gaur egun, Gasteizen bizi da eta bertako irakurle kluba gidatzen du. Ipuinak dira, batez ere, idatzi dituenak, baina saiakerak eta nobelak ere baditu bere kurrikulumean. Inon ez, inoiz ez liburuaren harira Argian egindako elkarrizketa honekin hurbildu… Jarraitu irakurtzen →

2016/2017 ikasturteko ERAKURGAIAK

Hauek izango dira 2016/2017 ikasturteko erakurgaiak: Inon ez, inoiz ez. Iban Zaldua  X hil da. Alaine Agirre Laranja bat zaborretan. Patxi Zubizarreta Babeserako kopia. Goizalde Landabaso Amaren eskuak. Karmele Jaio Baionak ez daki. Bea Salaberri Harrotasuna eta aurrejuzguak. Jane Austen… Jarraitu irakurtzen →

Surik gabe hasitako ikasturte baten kronika

Surik gabe hasi genuen ikasturtea, baina Katixa Agirreren ipuinek piztu zuten garrik erakurleongan. Gero, zergatikpanpoxka hasi ginen, galderak galdeginez gure buruari, senarrarengandik bereiztutako ama baten kezkak gure bihurtuta, bere garaian Arantxa Urretabizkaiak euskal literaturan marka ederra utzi zuela gogora ekarriz. Galdera… Jarraitu irakurtzen →

Londres kartoizkoa da… edo ez?

Ostegunean elkartu ginen batzuk Donostiako Alderdi Ederreko liburutegian. Eta Unai Elorriagaren “Londres kartoizkoa da” izan genuen hizpide. Trukatu genituen iritziak, hitz egin genuen hontaz, hartaz eta besteaz (errealismo magikoaz, Orwellen “1984”-z, estatu totalitarioez, istorioa herrialde identifikagarri batean ez kokatzeaz… etabar) baina… Jarraitu irakurtzen →

E-rakurleon ikasturte bukaera: ostegunean

Ez, E-rakurleak ez gara kartoizkoak. Baina Unai Elorriagaren Londres, bai. Gaur, sanjuansutan kartoiak erreko dituzte han eta hemen. E-rakurleok ez dugu halakorik egingo. E-rakurleok ostegunean elkartuko gara (19:30ean Alderdi Ederreko liburutegian). Eta ikasturte honi bukaera emango diogu. “Londres kartoizkoa da”… Jarraitu irakurtzen →

Ekainerako, ‘Londres kartoizkoa da’

Ekainean Unai Elorriagaren ‘Londres kartoizkoa da’ izango dugu erakurgai. Saio berezi batekin bukatuko dugu ikasturtea, ekainaren 22an. Londres kartoizkoa da, bai… eta Donostia, zerezkoa? https://www.youtube.com/watch?v=7z5hC-iNmwI

Egunero hasten delako: “Abortoa oraindik gai tragikoa da”

Lehengo ostegunean, Literaktumen Ramon Saizarbitoriak berak erabilitako pare bat esaldi erabiliko ditugu “Egunero haten delako”-ri buruz hitz egiteko aitzakia gisa… Ramonek esanak: 1) “Gizon gutxik idatzi dute abortoa gaitzat duten nobelak”. 2) “Abortoa oraindik gai tragikoa da eta kendu behar… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑