eRakurleak

ELIBURUTEGIKO EUSKAL LITERATURAREN IRAKURKETA TALDE DIGITALA

Kategoria

xhilda

“X hil da”, 11 esalditan

Alaine Agirreren X hil da liburutik erakurleek aukeratu eta twitterren (@erakurleak) txiokatutako esaldien bilduma dugu hau: 1) “Ez dago hiltzen nauen tristura hau adierazteko lain den beltzik nire armairuan” 2) “Sarritan pentsatzen dut zer gertatuko litzatekeen zera gertatuko balitz: X… Jarraitu irakurtzen →

IRITZI TRUKEA: “X hil da”

Alaine Agirreren X hil da-k ziur ez duela inor hotz utzi. Nobela motza, erritmo bizkorrekoa eta maitasunaren, obsesioen kateatze sintzeroko hau irakurri ondoren, gaurtik aurrera ERAKURLEON iritzia bildu nahi dugu. Gustura irakurri al duzu? Zerk eman dizu atentzioa? Zer iruditu… Jarraitu irakurtzen →

Bihotz transplantatuak

“Maite nauzu? esan nion bat-batean. Emakumea isilik geratu zen, niri begira. Orduan ust dut ulertu zuela. Haren bihotza zeraman gizonaren alarguna nintzela”. X hil da. Alaine Agirre Euskal Herria omen da mundu mailan transplante gehien egiten diren tokietako bat. Noski,… Jarraitu irakurtzen →

Dominoak

“Edo akaso moto batzuk pasatzen zaizkio alboetatik, eta batek, bizitza honetan erotzen garenean ohikoa denez, norabidea galdu eta X-ren kontra jotzen du, eta ondoren dominoaren tankeran baten ostean bestea erortzen da, eta horrela eratzen dute gerol bola bat, txatarrezkoa”. X… Jarraitu irakurtzen →

Brahmsen biolontxeloak

“Eta kezko ideiak izan litezke bukatzea ezinezkoa den esaldi perfektuegi bat, parabola matematiko baten pareko; izan liteke Brahms-en biolontxeloarentzako sonata bateko beherengo notaren marruskadura grabea gogorarazten duen berba bat; edo akaso izan liteke sentsazio bat, saihetsen posizioaren araberakoa esaterako”. X… Jarraitu irakurtzen →

Doluaren kolore beltza

“Orain ulertzen dut zergatik janzten ziren beltzez dolua bizkar gainean, harri beltz bat balitz bezala, zeramaten andreak. Eta hala ere, hala ere ez dago hiltzen nauen tristura hau adierazteko lain den beltzik  nire armairuan”. X hil da. Alaine Agirre Beltza… Jarraitu irakurtzen →

Nor da Annie Ernaux?

Annie Ernaux idazlearen aipu batekin hasten da X hil da: “Nire pasioa liburu bat idatziko nuen bezala bizi nuela iruditzen zitzaidan sarritan: idazten nuenean bezala, eszena guztiak taxuz burutu behar nituen eta xehetasun guztiez arduratu behar nuen. Eta pasio horren… Jarraitu irakurtzen →

Alaine Agirre: “Annie Ernaux gorroto ta maite dot, zoroki gorroto, ta eroki maite”

Alaine Agirrek fin demonio erantzun ditu erakurleon testeko galderak. Begira zer kontatu digun! Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean? Mudantzan nabil, ta, beraz, mesanotxie hutsik. Portxierto: mesanotxie espeziala hartun neuen, liburuek gordeteko apal ta guzti. Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko… Jarraitu irakurtzen →

E-dazlea: Alaine Agirre

Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990) 2013an argitaratu zuen bere lehen liburua: Nire potxolina maitea. Haur eta Gazte literaturako lana izan zen, eta ordutik, sail horretan beste bot lan argitaratu ditu. Horietako bik sona handiko sariak jaso dituzte: Lizardi Saria Hau ez… Jarraitu irakurtzen →

Kritika: “X hil da”

Hilabete bukaeran gure kritikak partekatuko ditugu, baina gaur, bestek Erakurleon aurretik Alaine Agirreren X hil da-z esandakoa biltzeko eguna dugu. Ea ba! Gara: Pasio batek inbaditua (Estibalitz Ezkerra) Argia: Biluztasunaren zikinkeria aldarri (Amaia Alvarez Uria) El Diario Vasco: Nitasuna ardatz… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 eRakurleakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑