“… bei dieser Frühlingshitze nach dem endlos langen Winter… Christa Wolfen nobela batean aurkitu du esaldi hori. Ulertu duelako poztu da. Ez zaio alemana horrenbeste ere ahaztu. Behin eta berriz irakurri du, buruz ikasi du ia, pentsatuz, sentituz, aurten ere, hemen ere, hor dagoela bera, negu luze amaigabearen ondorengo udaberriko beroaren beharrean, Wolfen kontaera inguratzen duen bero horren beharrean”.

Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra

Christa Wolf (1921-2011) nobelak, saiaketak eta gidoilari entzutetsua zen Alemanian. Gaur egun Poloniako mugen barruan dagoen hiri batean jaio bazen ere, 1945ean Ekialdeko Alemaniara joan zen bizitzera etxekoekin (alegia, Alemania komunistara).

Feminista zenez, bere lanetan emakumeen ikuspuntua eta emakumearen eraikuntza oso presente dago. 60. hamarkadan hasi zen liburuak argitaratzen, eta horietako zenbaitzuk ez ziren oso ongi hartuak izan Alemania kapitalistan.

Idazle interesgarria, inondik inora ere!

Arg.: Newyorker