“Orain ulertzen dut zergatik janzten ziren beltzez dolua bizkar gainean, harri beltz bat balitz bezala, zeramaten andreak.

Eta hala ere, hala ere ez dago hiltzen nauen tristura hau adierazteko lain den beltzik  nire armairuan”.

X hil da. Alaine Agirre

Beltza da doluaren kolorea. Baina, zergatik, noiztik?

Antza denez, Inperio Erromatarraren garaitik dator Europan heriotzaren ondoren beltzez janzteko usadioa. Erromatarre, dolu garaian artile ilunez egindako toga janzten omen zuten. Hala izan zen k.o-ko II. mendera arte: orduan, dekretuz, txuria izendatu zuten dolu-seinaletako kolore gisa. Erdi Aroko Europan, kolore hori mantendu zuten.

XV. mendean, Errege Katolikoek doluaren inguruko legedia argitaratu zuten, eta beltza izango zela jantzien kolorea arautu. Carlos VIII. Frantziako erregea hil zenean haren alargun Ana goitik behera beltzez jantzita agertu omen zen elizkizunetara. Eta horrek ere lagundu omen zuen berriz kolore beltza doluarekin lotzen.

mourning_dress_19th_century

XIX. mendeko dolu-arropa