“Edo akaso moto batzuk pasatzen zaizkio alboetatik, eta batek, bizitza honetan erotzen garenean ohikoa denez, norabidea galdu eta X-ren kontra jotzen du, eta ondoren dominoaren tankeran baten ostean bestea erortzen da, eta horrela eratzen dute gerol bola bat, txatarrezkoa”.

X hil da. Alaine Agirre

Nork ez du ezagutzen domino jokoa? Txinatarrek asmatua, antza denez, eta Xiaozong enperadorearen garaian (1162-1189) dagoeneko dokumentatu zutena.

Baina, agian ezezagunagoak dira hiri handi batzuetan ikusi izan diren domino erraldoiak: hiriaren punta batean fitxa bat bota, eta batea bestearen atzetik erortzen diren horiek. Helsinki, Buenos Aires, San Francisco, New York, Marsella, Kopenhage… eta beste hiri asko izan dira “joko” honen lekuko, mila motiborengatik: arte jaialdiak, urteurrenak…

Hemen duzue 2012an Helsinkin egindakoa: