Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) idazle eta itzultzailea da. Itzultzailea da ogibidez ere, Nafarroako Parlamentuan.

Kazetaritza ikasketak egin zituen eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile izan da: Noticias de Navarra, Argia, Euskalerria Irratia…

80. hamarkadan hasi zen bere lan literarioak argitaratzen, Korrok fanzinean. Antzerkia, poemak… argitaratu zituen, baina sona, akaso, 1997an Euskadi Literatur Saria jaso zuenean heldu zitzaion: Tigre ehizan lanarengatik.

Epaltzaren biografia labur hau idazten ari den honek Erresuma eta fedea trilogia zoragarria ezin du aipatu gabe utzi: Nafarroako Erresumaren azken urteen nobela historikoak.

Nafarroako Ikaslen ELkarteko lehendakaria izana ere bada, eta Nafarroako Euskararen Kontseilukoa ere bai. Azken honetako kargua utzi zuen 1999an, Nafarroako Gobernuarekin zituen desadostasunengatik.