Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990) 2013an argitaratu zuen bere lehen liburua: Nire potxolina maitea. Haur eta Gazte literaturako lana izan zen, eta ordutik, sail horretan beste bot lan argitaratu ditu. Horietako bik sona handiko sariak jaso dituzte: Lizardi Saria Hau ez da zoo bat! lanak (Iratxe Lopez de Munainek ilustratua), eta Lazarillo saria Nora joan da aitona? liburuak (Maite Gurrutxagak ilustratua).

Helduentzako oraingoz bi nobela argitaratu ditu: Odol mamituak eta X hil da. Azken honek, Euskadiko Zilarrezko Saria jaso zuen. Orain, Joseba Jaka beka jasota, proiektua hori lantzen ari da.

Han eta hemen egindako elkarrizketak bildu ditugu, urtarrileko gure e-dazlea hobeto ezagutzeko:

“Beti izan dut neure bizitza fikzionatzeko zaletasuna” (Deia, 2016-01-23)

“Idazleari boterea kentzea baino gauza errazagorik ez dago” (Gaztezulo, 2014-11)

“22 urte behar izan ditut nire lehen liburua idazteko” (Busturialdeko Hitza, 2014-01-28)

Kulturrizketa: