Harkaitz Cano Jauregi dugu hilabete honetako e-dazlea.

Bere biografiak dio Lasarten jaio zela 1975ean, Zuzenbidea ikasi zuela EHUn eta literaturan ia arlo guztietan aritu dela (nobela, narraziogintza, saiakera). Gidoigintza eta itzulpengintzan aritu dela ere badakigu eta beste disziplina batzuetako artistekin (musika, dantza…) kolaboratu izan duela.

Bitan jaso du Euskadi Saria (Belarraren ahoa, 2005 eta Twist, 2012) eta beste bitan Espainiako Kritikaren Saria.

Baina, tira… bere berri jakin nahi duenari, zuzenean Canorenganako lotura utziko diogu hemen.