Jabier Muguruza Ugarte (Irun, 1960) aski ezaguna da batez ere euskal musikaren munduan Kortatu, Zarama, Delirium Tremens, Le Mecaniciens, Joxe Ripiau edota bakarlari gisa egin duen ibilbidearengatik.

Hala ere, idazle ere badugu Jabier. Emak Bakia literatur kluba eta Gartzia fanzinearen sortzaileetako bat izateaz gain, gazte literaturan sei liburu argitaratu ditu eta helduentzako, beste bi (Bizitza pusketak eta Laura kanpoan da).

Ziurrenik, ezinezkoa litzateke Jabier Muguruza musikarik gabe ulertzea. Baina Jabier Muguruza literaturarik gabe ulertzea ere, ezinezkoa da.

descarga