Hilabete honetako edazleak beste herrialde batera eta beste garai batzuetara bidaiatzeko aukera emango digu.

Jane Austen (Steventon, 1775-Winchester, 1817) 18. mendeko Ingalaterrako landa-giroa hoberen deskribatu -eta kritikatu- zuen idazleetako bat izan zen. Maiz, emakumeek bizi zuten dependentzi egoera izaten zuen hizpide bere lanetan. Bizi zen artean, lau nobela argitaratu zituen eta arrakasta ezagutu zuen. Hil ondoren, berak idatziko beste bi liburu publikatu ziren.

Bere bizitzari buruz gauza gutxi dakizkigu. Aita, George, erreberendoa zuen eta ama, Cassandra, egoera oneko familia batetik zetorren. Sei neba eta arreba bat izan zituen -Cassandra, ama bezala-. Ahizpa izan zuen lagunik minena eta konfidantzazko pertsona.  Nebetako bat, Henry, bere agente literarioa izan zen.

Garai haiek izateko, hezkuntza jaso zuten emakumeak ziren Jane eta Cassandra ahizpa. Oxfordera bidali zituzten gurasoek, Ann Cawleyren eskolara. Baina tifus gaitza hartu zuen, eta hilzorian egon zen gure edazlea. Ondorioz, handik aurrera, etxean jaso zuen hezkuntza: bere aitaren eta gurasoen lagun min Warren Hastingsen liburutegietara iristen utzi zioten, eta halaxe hasi zen literaturarekiko bere zaletasuna.

Austen ez zen sekula ezkondu. Garaiko emakumeen eskemetako asko, beraz, ez zituen bete.

Berari buruz gehiago jakin nahi baduzu, webgune hau izan daiteke zure laguntza.

698px-cassandraausten-janeaustenc-1810_hires