Hilabete honetako e-dazlea Jon Arretxe Perez (Basauri, 1963) dugu. Euskal  nomada dugu ia, Gasteizen bizitu ondoren, gaur egun Arbizun (Nafarroa) bizi baita.

1991n argitaratu zuen bere lehen liburua, eta ordutik, 20 lan baino gehiago idatzi ditu. Horietako asko, bidaiak edota nobela beltzaren sailetakoak.

Hemeroteketatik, berari egindako zenbait elkarrizketa erreskatatu ditugu, e-dazlea gehiago ezagutzeko:

“Bidaiatzerakoan, lekuko errealitateaz jabetzeak idazten laguntzen dit” (Euskonews Gaztea)

“Oso bizimodu anarkikoa dut” (Gaztezulo)

“San Frantzisko auzoak harrapatu egin nau” (Eta Kitto)

Hitzen Uberan