Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970) narrazio motzak eta eleberrien idazle delako da ezaguna. 2004an argitaratu zuen bere lehen narrazio-liburua (Hamabost zauri) eta handik oso gutxira, Igartza Beka irabazita, Amaren eskuak eleberria. Harrera ona eta sari ugari jaso zituen liburu honek: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua.

Bere azken liburua, hala ere, poesia liburu bat izan da: Orain hilak ditugu.

Ogibidez, komunikazio arloko profesionala da eta zenbait komunikabidetan zutabegilea ere bada (Noticias katean Boteprontoan zutabean jarraitu dezakezu, adibidez).

Karmele Jaio hobeto ezagutzeko, hona berari egindako zenbait elkarrizketa eta bere bloga.

Elkar: “Hilak erabili ditut bizirik gaudenoi buruz hitz egiteko”

Goiena: “Ia edozten egoeratan idazteko gaitasuna garatu dut”

Barretartia: “Batzuetan umoreak laguntzen dizu zenbait gai ukitzen”

Argia: “Egunerokoaren argazki ere badira ipuinok, baina horixe dira, ipuinak”

karmelejaio_11