Lourdes Oñederra donostiarra filologoa (eta EHUko irakaslea) eta euskaltzaina da (2007az geroztik). Gaztetatik literaturzalea eta idazteko joera izan omen zuen, baina Filologia ikasketa bukatutakoan sortu omen zitzaion idazteko kontzientzia.

1999an argitaratu zuen bere lehenengo nobela: Eta emakumeari sugeak esan zion. Gaztelerara, ingelesera eta errusierara itzulita dago liburu hau. 2000. urteko Euskadi Saria berarentzat izan zen, hain zuzen ere, liburu horregatik. Haur literaturan bi liburu ere argitaratu ditu.