Hilabete honetako e-dazlea Miren Agur Meabe Plaza dugu (Lekeitio, 1962).

Magisteritza eta Euskal Filologia ikasketak egin ondoren, irakasle aritu zen zenbait urtez lanean eta gero, Giltza-Edebe editorealeko ordezkari izan zen Euskal Herrian. Lan hori utzi zuen 1992an, literaturara bideratzeko.

Poesia, haur eta gazte literatura, eta helduentzako literaturan aritu da. Euskadi Sariduna da, baita Kritikaren Saria jasotakoa ere.

Euskaltzain urgazle ere bada 2006az geroztik.

Berari buruz gehixeago jakiteko…

Hona Euskaldunak saioan eta Sautrelan.