Hilabete honetako edazlea Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) dugu.

Haur eta gazte literaturako sortzaile izan da batez ere, baina helduentzako ere idatzi du. Itzultzaile gisa ere aritutakoa da. Berari zor dizkiogu Printze txikia eta Mila eta bat gauak euskaraz.

Bibliografia luzea utzi digu Zubizarretak, 1991n Ametsetako mutila (Elkar) argitaratu zuenetik. Argitaratu duen azken lana, berriz, Erantzuna haizean dabil (Txalaparta, 2016) da.

Euskadi Saria hiru alditan jaso du, Haur eta Gazte Literatura sailean: 1997an, 2006an eta 2010ean.

Errezitaldi mordoa eskaini ditu musikariekin: Mikel Urdangarin, Pello Ramirez, Jabier Muguruza, Joserra Senperena… Guk, Ramirezekin egindako Zikoinaren hegaldia-ren zati bat jarriko dugu erakurleen esku: