Ikasture berri honi ekiteko, Jon Arretxeren azken liburua aukeratu dugu: Sator lokatzak.

Arretxek Touré detektibearen bosgarren istorioa dakargu, berriz ere Bilbo dugu eszenatoki, San Frantzisko auzoa zehazkiago, “Afrika txikia” ere deitzen diotena.

Ez dugu misterioa argituko hemen, baina Arretxek berak kontatutako kuriositate bat behintzat bai: Touréren istorioak idazten dituen bitartean, bera ere San Frantzisko auzora joaten da bizitzera.