Erakurle eta irakurle direnei luzatu nahi diegu hurrengo proposamena:

Maiatzaren 7an, ERAKURLEok saio berezia egingo dugu LITERAKTUM jaialdiaren barruan. Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburua irakurtzen ari gara aste honetan, eta egun horretan, idazlearekin berarekin eta Mari Jose Olaziregirekin tertulian ariko gara.

Beraz, liburu digitala deskargatu, edo apalean duzun ale hori berreskuratu, liburutegian mailegatu… irakurri eta gurekin arratsaldea pasatzera gonbidatu nahi zaitugu, Erakurle edo irakurle hori! Denak izango zarete ongietorriak!

Alderdi Ederren 17:30ean da hitzordua!