Ekaina iritsi zaigu eta, ikasturte bukaerarako Jabier Muguruzaren Laura kanpoan da aukeratu dugu.

Muguruzak helduentzako idatzitako bigarren liburua dugu hau, “bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana du kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea. Bertan Markosen nortasun eta sentsibilitatearen bueltan eraikitako narrazioa da: anaia rockero ospetsu eta liderrarenganako harremanak direla edo Laura emaztearenganakoak direla. Bi mundu Markos ezkonduaren eta rock erradikalaren artekoak. Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu”.