Ingalaterrako literaturako klasiko izendatu dezakegu hilabete honetako erakurgaia.

1813an argitaratu zuen lehenengoz Jane Austenek, bere izena jarri gabe. Historiako lehenengo nobela erromantikoetako bat izan omen zen eta Jane Austenen liburu guztien artean, ezagunena da.

Ezkontza, aberastasuna, gizarte-maila eta norbere buruaren ezagutza dira gai nagusiak.

Ordutik, hamaika hizkuntzatara itzuli dute, komiki bihurtu da eta zeluloideko bertsioa ere ezagutu du… baita Broadwayko musikal  bat ere!