Rock´n roll Aingeru Epaltza idazle iruindarraren nobela da. 2000. urtean argitaratu zuen, aurreko urtean Elkarren Joseba Jaka beka irabazi ostean.

Bi istorio gurutzatu omen zitzaizkion buruan Rock´n roll idazteko orduan: “bere kazetaritza denborak eskaini zion pertsonaia baten harian, batetik: “Kazetari desastrearen pertsonaia eraikitzeko nahia nuen, soslaia bereziko kazetari bat”. Era berean, bazuen istorio bat, egiatzat saldu ziotena: opor bidaietan hiltzen eta autoan etxeratzen duten amonena. Hau da, bidaiako geldialdi batean, autobidearen zerbitzuguneko beharrak ase ondoren, familia kideak autora itzuli eta maletategian zegoen guztia ebatsi dieteneko istorioa, amona barne: «Ez dakit ez ote den hiriko legenda gisako bat”..

Bi istorioak lotu eta ia 400 orrialdeko nobela idatzi zuen. Umore beltzezko narrazioa, tragediazko nobela baina ironiaz zipriztindua.

Besteak beste, gaztelerara (Epaltzak berak) eta finlandierara itzulia dago liburu hau.