Bada poesiari narratibaren “senide ttikia” deitzen dionik. Guk, ez dugu hala denik uste, baina badakigu irakurleriaren gehiengoak ez duela poesia irakurtzeko ohitura handirik.

Horregatik, hilabete honetan erakurleok poema liburu batera hurbilduko gara: Goizalde Landabasoren Babeserako kopia (Elkar, 2015).

Goizalde Landabasoren memoriaren, oroitzapenen, iraganaren, amodioen, beldurren eta bestelakoen bilduma omen da liburua.

Baina, agian, hobe izango da poetari ematea hitza.

Poema-liburuak, gainera, izan du jarraipena orrietatik kanpo: Landabasok eta Glikitxaroko Galder Perez eta Ane Zabalak zenbait emanaldi eskaini dituzte.

babeserako