“- Angel Mari naizela, ama, zure seme gazteena. Eta ez gara sekula elkarrekin egon Lekeition. Gu Eugira eramaten gintuzuen oporretan, urtegi ondoko hotel horretara, ez al zara oroitzen?”

“Ama”. Inon ez, inoiz ez (Iban Zaldua)

EUGI Nafarroako Esteribar bailarako herri ttiki bat da (372 biztanle ditu). Herri ttiki honetan eraiki zuten 1971an Iruñea urez hornitzeko urtegia. Azpian geratu ziren 14 baserri, garai bateko arma ola (), okindegia, guardia zibilen kuartela etabar.

Gaur, urtegiaren historia, bertako inguruneko fauna eta flora ezagutarazteko paseotxo batek inguratzen du urtegia eta herriaren arteko muga.

20160521_192641