“Hementxe, orain nagoen lauza berean, azken gogoetak izan dituzte heriotzaren eta odolaren gizonek”

Garai bakoitzak baditu bere gaizto-gaizto-gaiztoak… esamesek, prentsak, zinemak eta beste are gehiago gaiztotuak.

Kondenatu baten azken egunak-en Victor Hugok XIX. mende hasieran Frantzian egon ziren gaizkileen zerrenda gogora ekarri digu:

Louis-Auguste PAPAVOINE: Bi haur hil zituen, Vincenneseko basoan. 41 urte zituen gizasemeak. 1825eko martxoaren 25ean gillotinatu zuten.

Edme-Samuel CASTAING: Morfinaz pozoituta hil zituen Ballet familiako kideak, haien oinerdeko izendatu ostean.  1823ko  abenduaren 6an hil zuten Grève plazan.

220px-Edme-Samuel_Castaing

Charles DAUTUN: 1814an, izeba eta anaia hil zituen, haiei lapurtzeko.