“- Toki honek Belle Epoqueko garaira garamatza, Gerra Handia baino lehenagoko bohemiara… -dio erakusmahaiaren gainera makurturik eta begiak koparen ertzera hurbildurik.

-Zuk badiozu…

– Hori da espero dudana, gutxienez. Ez dakit zenbat gehiago edan ahal izango dudan”.

‘Zapateria beltran, café moderno’. Inon ez inoiz ez. Iban Zaldua

Belle Epoque deitzen zaio Europan 1871-1914 (I. Mundu Gerra hasi zen urtea) arteko garaiari. Aldaketa asko izan zituen gizarte bat izendatzeko erabiltzen da hitza: Europako gizarteak balore berriak ezagutu/zabaldu zituen (inperialismoaren zabalkunde garaia izan zen; kapitalismoaren sendotzea; zientziarekiko fede izugarriarena).

Teknologiari esker, aldaketa ekonomiko eta kultural handiko garaia izan zen, eta horri ere deitzen zaio Belle Epoque. Baina badu nostalgiatik ere izenak: I. Mundu Gerra bukatu ondoren, 1914aren aurreko Europa edertzeko eta paradisu galdua izendatu nahi du terminoak.

6ff4b8f54b5daf401fa46baf801d5335