“Beste paper puska batean Patricia Cornwellen lerro batzuk dauzka, Scarpettaz. Zergatik irakurtzen ote ditu auzitegi-medikua protagonista duten nobela horiek hain gustura Luziak. Cornwellen kontatzeko modutik zerbait oso gertutik iristen zaio Luziari”.

Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra

Patricia Cornwell (patriciacornwell.com) idazle estatubatuarra nobela beltzak egin du mundu mailan ezagun. Kazetaria ofizioz, 1990ean argitaratu zuen lehen liburua eta ordutik, 50 liburu inguru argitaratu ditu. Gehienak, gure Luziak hain kuttun duen Scarpetta medikua protagonista dutenak. 100 milioi kopia baino gehiago saldu dituen idazlea da.