“- Gorom-Goromen antz apur bat izan behar du zure hiriak -erantzun nion nik-. Gurean gauzarik kilikagarriena ostegunetako azoka erraldoia da, Saheleko onena, diotenez. Bestela, ezer gutxi dago egiteko, birizik irauteaz aparte.

-“Gorom-Gorom” -errepikatu zuen.- Asmatutako izena dirudi.

-Ba oso erreala da, eta toki berean jarraitzen duela uste dut, nahiz eta urte batzuk eraman bisitatu gabe”.

Sator lokatzak, Jon Arretxe.

Toure Bilbon barrena dabil, Afrika Txikian gora eta behera, baina Gorom-Gorom du jaioterria.

Gorom-Gorom Burkina Faso iparraldean dagoen hiria da. Izenak, Sahelen barruan pasabide garrantzitsua delari erreferentzia egiten omen dio, “esertzen bazara, eseriko gara” gisako zerbait esan nahi omen du eta. Oudalan probintziako hiriburua da.

Tourek merkatu egunak aipatzen dizkigu Bilbon. Hona merkatu egun horietako bat, Gorom-Goromen: