“Gelako egun iluna eta ogi beltza, zopa urria galerianoaren azpiletan… Horra borreroak ken diezazkidakeen ondasun urriak”

(Kondenatu baten azken egunak, Victor Hugo)

Victor Hugoren kondenatua Grève plazara noiz eramango zain dagoela idatzitako burutazioak irakurtzen ari gara… Hain zuzen ere, Grève plaza, 1828tik Parisko place de Ville dena, hiriko udaletxea dagoena, bereziki famatua zen exekuzio publikoak bertan izaten zirelako. Oraindik ere ikus daiteke non zegoen urkamendia.

Bertan biltzen ziren, baita ere, lan bila zebiltzan paristarrak. Hortik, dator, hain zuzen ere “greban” egotearen esamoldea!

Kuriosoa, ezta?