“Groucho Marxek erran zuen ez zitekeela inola ere bera bezalako jendajerik onartzen zuen elkarte bateko kide izan”

Rock´n´roll. Aingeru Epaltza

Historian eragin handien izan duen komikoa omen da Julius Henry Marx -zeinak Groucho Marx izen artistikoa erabili zuen bere ibilbidean. 1890ean jaio eta 1977an hil bazen ere, oraindik bere esaldiak han hemen erabiltzen dira. Ezagunenetako batzuk gogoratuko ditugu:

“Izan liteke ergel baten itxura ematea eta ergel  baten gisa hitz egitea, Baina ez zaitzatela horrek engainatu. Egiazki, ergel hutsa da”

“Telebista oso hezitzailea da. Norbaitek pizten duen aldiro, beste gela batera alde egin eta liburu on bat irakurtzen dut”

“Barkatu jaunak deitzea, baina ez zaituztet oso ongi ezagutzen”

“Adina ez da egiazki kontu interesgarri bat. Edonor zahartu daiteke. Egin behar duzun gauza bakarra nahikoa bizitzea da”

“Betirako bizitzea da nire asmoa, edo saiakeran hiltzea”

“Inteligentzia militarra kontraesan hutsa da terminologikoki”

“Edo gizaseme hau hilik dago. Edo  nire erlojua geratu egin da”

“Katu beltz bat zure bidean gurutzatzen bada, animalia nonbaitera doan seinale”

“Hauek dira nire printzipioak, gustatzen ez bazaizkizu, baditut beste batzuk”