“Han jatea ez zen bat-bateko abertzalealdi baten ondoriozko guraria, ez funtsean behintzat, nahiz eta, euskal arimaren barrunbe hondogabeen natura misteriotsua kontuan izanda, ez dagoen inoiz jakiterik. Nirea apeta literarioa zen: “La côte basque”, jatetxe baten izena izateaz gain, Truman Capoteren narrazio baten izenburua baita”.

“La côte Basque revisited”. Inon ez, inoiz ez. Iban Zaldua

Hain zuzen ere: 1950ean ireki zuen Henri Soulek New Yorkeko 55. abenidako La Côte Basque jatetxea. 1979an, Jean Jacques Rachou sukaldariak hartu zuen jatetxea eta berak gidatu zuen 2004an itxi arte. Hain zuzen ere: sukaldaritza frantsesa zerbitzatzen zuten. Hain zuzen ere: New Yorkeko goi mailako pertsona horien toki kuttuna zen.

Hain zuzen ere: Truman Capotek bukatugabeko nobela bat kokatu zuen La côte Basquen. Eta, hau Zalduaren errelatotik kanpo geratu bazen ere: Paul Schrader zuzendariaren Light sleeper filmako sekuentzia bat bertan grabatu zuten Susan Sarandon eta William Dafoe aktoreek.