ISPILUA

“Liburu baten azalari begira nago, Damen hiria, 1405ean Christine Pizan-ekoak idatzia. Egileak hiri menderagaitz bat deskribatzen du, haren harriak iraganeko emakumeak direlako”

Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe

CHRISTINE PIZAN-ekoa (Venezia, 1364-Poissy, 1430). Erdi Aroko idazle gizonezko guztien artean, ahotsa izan zuen emakume bakarra izan zen. Lehenengo emakume idazle “profesionala” bera jotzen da, Europako literaturan.

Italian jaio arren, Frantzian hazi zen, haren aita bertako korteko astrologo, alkimista eta fisikoa zelako. Autodidakta izan zen eta obra klasikoak eta errenazimentu goiztiarrekoak ezagutzeko aukera izan zuen Carlos V.ren gortean.

15 urte baino ez zituela ezkondu zen eta 10 urteren buruan alarguna zen, hiru haur bere kargura zituela. Bere lan literarioek harrera ona zuten eta familia bere lan intelektualari esker mantentzeko gai izan zen.

Feminismoaren aitzindari gisa ere hartzen da. Izan ere, Erdi Aroko literaturako giro misoginoan, emakumeen defentsa egin zuen beti. Simone de Beauvoirrek berak Bigarren sexua-n aipatzen du Pizan. Eta berari buruz -edo bere L´epitre au Dieu d´amour liburuari buruz) dio: “lehen aldiz hartu zuen luma emakume batek bere sexua defendatzeko”.

Christine_de_Pisan_-_Project_Gutenberg_eBook_12254