MUNDUAK LABAIN

Bira-biraka eta ezin gelditu

ezin eutsi

Oxinegoa ohi baino arinago dihoakit gorputzetik at

ihes egiten duen presoaren antzeko abiaduran

joan ere.

Begirada non asaskatu ez daukat.

Bihotzak 80 breakdance mugimendu egiten ditu

taupadako.

Hara joan nahi dut

eta hona etorri

eta bidezidorra hartu

eta sasibidean egon.

Esku bi baino ez ditut eta munduak labain egiten dit

atzamar artetik.

Zurrunbilotuta nago.

Pentsamenduek txirikorda egin dute

baina bada askapena aldarrikatzen duen asmorik

eta bat-batean barreak irten dit

gozamena ote?

Goizalde Landabaso. Babeserako kopia

Breakdance-a 70. hamarkadan AEBtako kaleetan sortu zen dantza estiloa da, nahiz eta ordutik aldagaiak eta barietateak gehitzen joan den. Puerto Rico eta Afrikaako ondorengoen gazteek sortu zuten. Oinarrizko lau mugimendu ditu: toprock, downrock, power moves eta freezes. Gaur egun, mundu osora zabalduta dago.

Hip-hoparen kulturan kokatzen da breakdance-a, graffitigintza edota hip-hop musikarekin batera.