“Aurpegia estaltzen duzu eskukekin. Hopperren pinturetako emakumeen parekoa da zure itxura horrelakoetan… Zer emakume horiengan aurkitzen badut neure islarik doiena?

Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe.

Edward Hopper (Nyack, 1882-New York, 1967): Margolari estatubatuarra, gizarte garaikide amerikarraren bakardadea margotu izanagatik sonatua.

Errealistak dira bere marrazkiak eta 1923an jarritako akuarela erakusketa batek bihurtu zuen ezagun.