AUTOERRETRATUA:

“Lilurakeriak esanahiz hornitzen ditut, lau horma arteko Kasandra baten erara”

Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe

KASANDRA, mitologia grekoan Troiako errege-erregina Hekuba eta Priamoren alaba zen. Apolorekin sexu harremanak izatearekin truke, etorkizuna ikusteko dohaina eskuratzea adostu zuen. Baina dohainaren jabe izan zenean, Apolorekin harremanak izateari uko egin zion eta hark zigortu egin zuen: inork ez zituen bere hitzak sinetsiko. Troia erortzeaz zela ohartarazi zuen Kasandrak, baina inork ez zion sinetsi: Troiako Zaldiaren amarrua aurrez ikusi zuen bakarrenetakoa izan zen.

Literaturan, musikan eta zineman behin eta berriz berreskuratu da Kasandraren figura.