“Zinean Isabella Rossellinik antzeztu zuen emakume hark bezala sufrituko zuen eta gozatuko Beethovenekin. Luziak ederki daki zer den inteligentziaz maitemintzea”

Intemperies (Babes bila). Lourdes Oñederra

Isabella Rossellini aktore italiarra da. Aktore izatera kondenaturik egon behar zuela zirudien jaiotzatik bertatik (nahiz eta bere bikiak ez zuen bide hori aukeratu) Roberto Rossellini eta Ingrid Bergmanen alaba izanik.

Zineman eta telebistan egin du lan batik bat. Hain zuzen ere, Oñederrak aipatzen duen filma Immortal beloved da: 1994koa. 1827an, Ludwig van Beethoven konpositorea hil zen urtean, emakume ezezagun bati hark idatzitako gutunak topatu zituzten. Hari utzi zizkion bere ondasun guztiak, baina ezezaguna zenez, Anton Felix Schlinder ia erotu zen emakume hori topatzen. Argumento hori aintzat hartuta zuzendu zuen Bernard Rosette zuzendariak film hau.