“Halako batean Txemak behin, duela urte asko, erosi eta etxera eraman zuen disko baten letra etorri zitzaion burura. Honela esaten zuen orain gogoratzen zuenez: Esaten du ene hiztegi batek desolamendu hitza latinezko desolatio hartatik datorrela, jenitiboz desolationis… Ezin zuen gehiago gogora ekarri”.

Laura kanpoan da. Jabier Muguruza

Aipatzen den kanta Itoiz taldeak abesten zuen eta Desolatio du izenburua. Hementxe letra osoa:

Esaten du ene hiztegi batek
desolamenu hitza latinezko
“Desolatio” hartatik datorrela
Jenitiboz “desolationis”

Dio baita ere mila seirehun eta
Hamabigarren urtean sortu eta
idatzi zela lehengo aldiz
antzerra txuri baten lumaz

…bere hiru esanahiak direla
“bakardade, ruina, hondamen”…

baino ordea ez dio ezer
kaletik doan
jendearen
bihotzetaz

baino ordea ez dio ezer
gure bihotzaz
zutaz eta nitaz
gartzela edo
koarteletako
patioaz…

300