“Duna baten gainaldean eraikita dago Le Rayon Vert”

“Etxeari izen hau zergatik jarri ote zioten ez dakit. Izpi berdea Vernere liburu bat da, oinarria fenomeno optiko erreal bat duena”

Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe

Le Rayon Vert 1882an argitaratu zuen Jules Vernek, kapituluka Le Temps-en, maiatzaren 17tik ekainaren 23ra. Urte hartako uztailaren 24an, dena batera argitaratu zen. Vernek idatzitako fantasiazko bidaiarik erromantikoena hau dela diote kritikoek.

Argumentua hauxe da: Sam eta Sib Melviller izpi berdea deitutako fenomeno optikoa bilatzen ari dira, euren iloba Elena Campbell Aristobulus Ursiclosekin ezkontzeko. Izan ere, legendak omen dio bi pertsonak aldi berean ikusten badute izpi berdea, maitasuna ere aldi berean topatzen omen dute.

Narrazioak 23 kapitulu ditu.

Eta zer da, bada, izpi berdea izena duen fenomeno optiko hori? Hauxe: Eguzkia oso lauak diren geruzetan ezkutatzen denean (adibidez, itsasoa) azken izpien kolore berde eta horia soilik iristen dira giza-begiarengana. Eguzkiaren goikaldea gorde aurretik, printz berde-hori bat hautematen da.

Erich Rohmer zinegileak 1986an nobela hau iturri hartuta, izen bereko filma zuzendu zuen (Kristalezko begi bat-ean aipatzen dena)