erantzuten_testa_irudia

Jabier Muguruzak e-rakurleon testa erantzun digu. Jakin nahi zer kontatu digun?

Zein liburu d(it)uzu mesanotxe gainean?

La lengua absuelta, Elias Canettirena.

Nor gorroto duzu zuk idatzi nahiko zenukeen liburu hori idatzi duelako?

Gorrotoa ez da lagun ona. Ez dizu laguntzen pertsona bezala hazten.

Zer irakurtzen duzu komunean?

Egunkariak, aldizkariak…

Eta hondartzan, igerilekuan, mendian…?

Ezer ere ez.

Zein da gehien oparitu duzun liburua?

Xola txakurrarenak.

Euskal liburu gomendagarriena, zein da?

Ez dakit, asko dira gomendagarriak.

Ze abesti da literatura?

Ez dakit.

Nori emango zenioke Nobel saria?

Nobel sariaren inguruko kontuek ez dute garrantziarik niretzat.

Umetako liburu kuttuna zein zenuen?

Nik uste Los cinco haien abenturak oso gustoko nituela, baina auskalo, memoria hain da jostalaria.

Poesia liburu bat gomendatzekotan, zein izango litzateke?

Ez dakit, estilo honetako galderak oso zailak dira erantzuten. Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, zerbait esateagatik.

Entseguak irakurtzen dituzu?

Bai, gero eta gehiago.

Zer ez zenuke berriz irakurriko?

Aspaldi honetan, liburu bati, ez badit askorik esaten, gehienez, 40-50 orrialdeko epea jartzen diot, eta gero, utzi.

Eskolan irakurtzera behartutako ze liburu gorroto duzu?

Ze tema gorrotoarekin, ezta?

Liburu bat gomendatzeko eskatzen dizutenean, zein izaten da?

Segun nork eskatzen didan.

Best-sellerrak: bai edo ez?

Nik ez ditut gustoko, baina tira, bakoitzak jakingo du.

Nola aukeratzen duzu zer irakurri?

Joaten naiz arrastoak jarraitzen: lagunen komentarioak, idazleen gomendioak…

Nork nahiko zenuke erantzutea galdetegi hau?

Ez dakit…

Ze liburu izango da mesanotxera eramango duzun hurrengoa?

Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat David Foster Wallacerena, Danele Sarriugartek itzulitakoa.